7 February 2009
4 February 2009
1 February 2009
30 January 2009
29 January 2009
Eus, eta puntu
Biziki pozik nago Puntueus Elkartearen aurkezpenagatik eta gaur azaldu digutenaren atzean dagoen lanarengatik, egindako lanagatik. Egun handia da gaurkoa.
Behingoagatik, indarrez heldu zaio euskara eta euskal kulturaren interneteko erakusle izango den ikurra diseinatzeari, Oteizak bere eskulturak zizelkatzen zituenean bezala. Baina ikur horrek atzean benetako komunitate euskalduna duela, eskultore handiak atzean euskal kultura izan zuen bezala, da benetako garrantzia duena. Oteizak komunitate kultural horren identitatea harrotasunez (ez harrokeriaz) azaleratzen lagundu zuen bezala, lagunduko dio .eus domeinuak interneteko euskal jendarteari munduaren begietara agertzen.
Ibilbide oparoa espero diot, eta badakit izango duela, lanean ibili direnek orain arte bezala jarraitzen badute, eta gu guztion sostenguarekin. Baina helburua lortutakoan zorionduko dut mundu guztia. Gainera, domeinua bera tarteko urrats bat besterik ez da niretzat, garrantzitsua, eta helburu handiago batera gertura gaitzakeena: Interneteko euskal komunikatea trinkotzea, duen potentzialtasun guztia azaleratzea.
Kezka batzuk ere etorri zaizkit burura, baina ez dut uste gaur denik eguna zalantza horiek plazaratzeko. Beraz, beste baterako utziko dut.
Bien bitartean, nik argi dut: Eus, eta puntu!
Now from what I can see world trends and conditions are still unsettled, and as long as they remain unsettled there is still a chance that something can be done. First, therefore, we must rectify conditions in our own domain, after which conditions in other domains can be rectified.
Yoshida Shoin dixit
27 January 2009
Lavidak blogean ikusia













