29 January 2009

Eus, eta puntu

Biziki pozik nago Puntueus Elkartearen aurkezpenagatik eta gaur azaldu digutenaren atzean dagoen lanarengatik, egindako lanagatik. Egun handia da gaurkoa.

Behingoagatik, indarrez heldu zaio  euskara eta euskal kulturaren interneteko erakusle izango den ikurra diseinatzeari, Oteizak bere eskulturak zizelkatzen zituenean bezala. Baina ikur horrek atzean benetako komunitate euskalduna duela, eskultore handiak atzean euskal kultura izan zuen bezala, da benetako garrantzia duena. Oteizak komunitate kultural horren identitatea harrotasunez (ez harrokeriaz) azaleratzen lagundu zuen bezala, lagunduko dio .eus domeinuak interneteko euskal jendarteari munduaren begietara agertzen.

Ibilbide oparoa espero diot, eta badakit izango duela, lanean ibili direnek orain arte bezala jarraitzen badute, eta gu guztion sostenguarekin. Baina helburua lortutakoan zorionduko dut mundu guztia. Gainera, domeinua bera tarteko urrats bat besterik ez da niretzat, garrantzitsua, eta helburu handiago batera gertura gaitzakeena: Interneteko euskal komunikatea trinkotzea, duen potentzialtasun guztia azaleratzea.

Kezka batzuk ere etorri zaizkit burura, baina ez dut uste gaur denik eguna zalantza horiek plazaratzeko. Beraz, beste baterako utziko dut.

Bien bitartean, nik argi dut: Eus, eta puntu!

14 January 2009

Bazkaria 2.0

Gorka Julio eta biok Bazkaria 2.0n Arraytxiki Web Laborategiaren aurkezpena egingo dugu etzi EiTBren Bilboko egoitzan. Ni neu iaz egon nintzen Euskaltube aurkezten. Besteren artean, Lost in Bilbao, Nvivo (hauek 2007ko Business Global Conference-n ezagutu nituen), Plootu eta SafeCreative egitasmoak aurkeztuko dira.  Bazkariaren antolakuntzaren webgunean egin didaten elkarrizketa dago irakurgai.

8 January 2009

Un retrete en el juzgado

Hoy se ha iniciado en Bilbo el juicio contra Juan José Ibarretxe, Patxi López y Arnaldo Otegi. ¿Delito?: Hablar. ¿Móvil?: Solucionar el conflicto político (presuntamente). Leo en el “Diario Vasco” que hay sólo un baño en una sala repleta y que el presidente del tribunal se disculpó ayer por ello ante la horda de periodistas. ¿Será que se generará una cola de peña conteniendo las ganas de vomitar ante semejante esperpento jurídico? (uno más).

5 January 2009

Labur Metralla

Donostia. Alde Zaharra. Traveling zoragarri bat. Umeak. Irainak. Eztandak. Kasko gorriak. Indarkeria. Joko bat. Garraxiak. Kea. Sua. Nork gehiago. Baietz nik. Oraingoz. Noiz arte? Belaunaldiz belaunaldi. Metafora ikaragarria.

3 January 2009

Dabid eta Goliat

Israelgo Armadako lurreko tropak Gazan sartu dira gaur. Goliat Dabiden kontra berriz ere? Azkenaldian, injustiziaz eta indarkeriaz jositako mundu honi nola aurre egin ez dakidala nabil, nola ihes egin ez dakidala.

2 January 2009

Dinero fácil

Hay quien cree que internet es sinónimo de dinero fácil. Yo digo que tanto en el mundo atómico como en el binario, si no te lo curras no te comes nada.

26 December 2008

Patxi Lopez irabazle?

Jose A. Del Morali esker ikusi dut lotura hau Facebook-en, eta Gutenberg Galaxian orain hilabete terdi idatzitako iruzkin hau ekarri dit gogora: Politika 2.0?

25 December 2008

Olentzerok tumblelog berria ekarri dit

Olentzerok blog berria ekarri dit. Frogak egiten ari naiz oraindik, eta ez da behin betikoa, baina hemendik aurrera Gutenberg Galaxian baino gehiago Konektikat.com webgunean ibiliko naizela uste dut. Plugin ezberdinak, diseinu aldaketak eta abar frogatzen ari naiz, eta gauza dezente hobetu nahi nituzke. Azkenaldian post luzeak  idaztea gehiegitxo kostatzen ari zait. Askotan posteoak behar bezala bukatutzat ematen ez ditudanez,  argitaratu gabe geratzen dira maiz. Beraz, modu dinamiko eta zuzenagoan nire ikuspegia, esperientziak, intereseko gaiak, proiektuak eta abar adierazteko tumbleblogari bilakatzea erabaki dut. Deskonektatzeko ere erabili nahi dut, arinago eta lasaiago idatzi. Konektatu ezean ez baitago deskonektatzerik. Oraintxe,  Konektikat-etik Facebookera konektatzeko balio duen plugina instalatu dut: Wordbook. :D

24 December 2008

Aiba, beste Xuriken bat!

Flickr-en nire argazki “zahar” batzuen bila ari nintzela, hondartza bateko argazkia ikusi dut etiketatua. Zurriola izan zitekeen lasai asko, lagunen argazki bat edo, eta zoomari eragin arte ezin xehetasunak ikusi. Aiba! Beste Xuriken bat topatu ez dut ba… Itxura guztien arabera ni baino dezente gazteagoa, hori bai.

Ez ditut gabonak gustoko

Ez ditut gabonak gustoko. Derrigorrezko zerbaiten pareko egiten zait niri: Denok egon behar dugu pozik, denok erosi behar dugu asko eta denok izan behar dugu politikoki oso zuzenak eta, bide batez, hipokritak (baita ni ere).