Biziki pozik nago Puntueus Elkartearen aurkezpenagatik eta gaur azaldu digutenaren atzean dagoen lanarengatik, egindako lanagatik. Egun handia da gaurkoa.

Behingoagatik, indarrez heldu zaio  euskara eta euskal kulturaren interneteko erakusle izango den ikurra diseinatzeari, Oteizak bere eskulturak zizelkatzen zituenean bezala. Baina ikur horrek atzean benetako komunitate euskalduna duela, eskultore handiak atzean euskal kultura izan zuen bezala, da benetako garrantzia duena. Oteizak komunitate kultural horren identitatea harrotasunez (ez harrokeriaz) azaleratzen lagundu zuen bezala, lagunduko dio .eus domeinuak interneteko euskal jendarteari munduaren begietara agertzen.

Ibilbide oparoa espero diot, eta badakit izango duela, lanean ibili direnek orain arte bezala jarraitzen badute, eta gu guztion sostenguarekin. Baina helburua lortutakoan zorionduko dut mundu guztia. Gainera, domeinua bera tarteko urrats bat besterik ez da niretzat, garrantzitsua, eta helburu handiago batera gertura gaitzakeena: Interneteko euskal komunikatea trinkotzea, duen potentzialtasun guztia azaleratzea.

Kezka batzuk ere etorri zaizkit burura, baina ez dut uste gaur denik eguna zalantza horiek plazaratzeko. Beraz, beste baterako utziko dut.

Bien bitartean, nik argi dut: Eus, eta puntu!